2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

Txontxongilo ikuskizuna

Abenduaren 11an, Agenda21etik bideratutako Itsasminez txontxongilo ikuskizuna izan genuen Ikastolan.

Bertako protagonistak, behin eta berriz azpimarratu zigun zein garrantzitsua den ibaiak, errekak.. ondo zaintzea eta zikinkeriarik ez botatzea, bertan bizi diren animalia guztiak lasai eta pozik bizi ahal izateko.












Bide Hezkuntza tailerra

Azaroaren 26an, mugikortasun astea zela aprobetxatuz, herriko bi udaltzain Ikastolan izan genituen bide hezkuntza tailerra eskeiniz. Haurrek adi entzun zituzten hauek emandako azalpenak eta prebentzioko gauzatxo mordo bat ere ikasi zituzten.

Ikusi ondorengo argazkietan zein gustura ibili ziren!






















Udazkenarekin loturiko proiektua

Udazkenaren inguruan hainbat proiektu txiki burutu ditugu azken aldian. Dena den, gure ustetan gehien gustatu zaiena, Plastika gunean egin dugun udazkeneko zuhaitza izan da.

Lehenik, bi kartulina marroi moztu eta elkarrekin pegatu dituzte. Gero, udazkena hobeto irudikatzeko asmoz, hosto ezberdinak margotu dituzte. Eta bukatzeko, hosto hauek zuhaitzaren azpian itsatsi dituzte.

Begiratu zein zuhaitz politak geratu zaizkigun azkenean!















LH1-ekoen eskutik... Unibertsoa!!!

Orain dela aste batzuk LH1ekoen gonbidapena jaso genuen azalpen batzuk entzutera joateko. Beraz, azaroaren 15ean, talde bakoitza gela batera joan zen.

Bertan sartu ginenerako LH1eko ikasleak jada prest zeuden azalpenak emateko eta egia esan pixka bat urduri ere bazeuden! Unibertsoari buruz hainbat gauza kontatu zizkiguten, nola sortu zen unibertsoa, zenbat planeta dauden eguzki sisteman, hodeiek zergatik botatzen duten ura... Eta beste hainbat bitxikeria ere bai! 

Bukaeran bi dantza eskeini zizkiguten eta guri ere parte hartzeko eskatu ziguten!