2018(e)ko urriaren 15(a), astelehena

Etxea eta Ikastolaren inguruko proiektuak

Emozioen inguruan sakon jardun ostean, oraingo honetan beste proiektu batekin gatoz: Etxea eta Ikastola.

Gai honen inguruan hainbat proiektu txiki egin ditugu.

Lehenik eta behin, interesgarria iruditu zaigu 3 dimentsiotako Ikastola eta Etxe bat egitea.









Hau egin ondoren, hauek herritxo batean kokatzea bururatu zaigu. Horretarako, haurrek herritxo bat irudikatu dute kartulinan eta gero, bakoitzak bere Ikastola eta Etxea hemen kokatu eta pegatu ditu. Begiratu zein politak gelditu diren!!!





Honez gain, gure gaiarekin gaiarekin loturiko beste lantxo batzuk ere egin ditugu.

Alde batetik, Ikastola eta Etxean aurkitzen diren objektuak sailkatu eta bereiztu egin behar izan ditugu. Bertan, Ikastolako gauzak berdez eta Etxeko gauzak gorriz biribildu ditugu. Hau egin ostean, objektu bakoitzaren izena ere kopiatu dugu azpian.









Bestetik, zenbaki eta kopuruekin jolasean ere ibili gara. Hiru etxe orratz ezberdin apaindu ditugu, baina ez geuk nahi genuen bezala; etxe orratz bakoitzaren teilatuan, zenbat gomets jarri behar ziren jartzen zuen.


2018(e)ko urriaren 10(a), asteazkena

Ludoteka ezagutzen

Aste honetan ludotekara joateko aukera izan dugu. Bertan, hezitzaileek ludotekako funtzionamendua azaldu digute eta ondoren...JOLASTERA!

Txoko guztiak arakatu ditugu eta txirrina entzutean dena jaso eta gelara!
Ederki ibili gara!

Nahi dugunean bertara joateko gonbidapena luzatu digute, beraz...LAISTER ARTE!
























2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

Emozioak lantzen: Koloretako Munstroa

Oraingo honetan koloretako munstroaren bisita izan dugu ikastolan!



Koloretako munstroa emozio ezberdinak nahastuta dituen munstroa da. Emozio hauek: alaitasuna, tristura, amorrua, beldurra, lasaitasuna eta maitasuna dira. Ziur denok ezagutzen dituzuela emozio hauek! Baina ipuina oraindik ezagutzen ez baduzue... hemen daukazue bideotxo bat!



Koloretako Munstroaren ipuina


Azkenengo 2 asteetan kolore eta emozioetan murgilduta ibili gara.

Hasteko interesgarria iruditu zitzagun haurrekin emozio ezberdinei buruz hitz egitea eta emozio bakoitza zein egoeretan sentitzen duten hausnartzea. Elkarrizketa hauetatik, Emozioen Termometroa egiteko ideia atera zen. Zer den emozioen termometroa? Ba... momentu bakoitzean nola sentitzen garen hausnartzen lagunduko digun tresna bat. Egunero Ikastolara etortzen garenean eta egunean zehar ere bai, nola sentitzen garen pentsatuko dugu eta horren arabera termometroan bakoitzak bere kortxeta, sentimendu batean jarriko du. Zein ideia bikaina ezta???




Beno, ba sentimenduekin lotuta, hainbat proiektu ere egin ditugu 2 aste hauetan:

Alde batetik irakurketa-idazketa gunean, poza, tristura, haserrea eta beldurra noiz sentitzen dugun pentsatu eta idatzi dugu. Eta konturatu gara egunean zehar hainbat sentimendu bizi izaten ditugula eta guztiok ezberdinak gainera.








Plastika gunean koloretako munstroa egin dugu! Eta eskuak eta hankak mugitzen dituena gainera!










Honez gain, etxera eramateko sentimenduen termometro bat ere egin dugu. Beraz badakizue, etxean ere erabilpena ematea nahi badiozue, aukera paregabea duzue zuen seme-alabekin sentimenduen inguruan jarduteko.










Matematika-logika gunean, alde batetik seriazio bat egin dugu kolore ezberdinetako munstruekin eta bestetik,
sentimendu ezberdinetako munstroak zenbatzen ibili gara.










Bukatzeko, haurrak ikasturtean zehar sentimenduekin joasean aritu ahal izateko, sentimendudun munstroekin osaturiko domino bat ere egin dugu. Ikusi zein gustura ibiltzen dira jolasean!








Kaixo familia, 

hemen duzue irailaren 27an egin genuen ikasturte hasierako familia bileraren aurkezpena.  

Klikatu hemen

Ondo izan!!!!