2017(e)ko azaroaren 15(a), asteazkena

LH1EKOEN ESKUTIK... UNIBERTSOA!!!

Pasa den ostiralean LH1ekoen gonbidapena jaso genuen haien azalpen batzuk entzutera joateko. Horrela ostiral goizean 9.30etarako LH1eko geletara joan ginen, talde bakoitza gela batera.

Bertan sartu ginenerako LH1eko ikasleak jada prest zeuden haien azalpenak emateko eta egia esan pixka bat urduri ere bazeuden! Unibertsoari buruz hainbat gauza kontatu zizkiguten, nola sortu zen unibertsoa, zenbat planeta dauden eguzki sisteman, hodeiek zergatik botatzen duten ura... Hainbat bitxikeria ere kontatu zizkiguten! Badakizue nola edaten duten ura espazioan dauden astronautak? Ba... guk bai!

Bukaeran bi dantza egin zuten eta guri ere parte hartzeko eskatu ziguten baina... askok lotsatuta ez genuen dantzarik egin... Hurrengoan agian animatuko gara!













2017(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

HOSTOEN BILA

Pasa den astean hostoen bila joan ginen ikastola ondoko berdegunera. Lantzen ari garen gaia UDAZKENA izanik, proiektu proposamenetarako hostoak behar genituen, beraz haurrekin hauen bila abiatu ginen. Eguraldi ona zegoela aprobetxatuz hainbat hosto, perretxiko, ezkur, gaztaina, intxaurraren bat edo beste bildu genituen. Baina hosto guztiak ez ziren berdinak, forma ezberdinak zituzten! Zuhaitzen artean haritza, lizarra eta gaztainondoa aurkitu genituen

Oso ondo pasatu genuen, belarretan botata, aldapan behera jeisten, abesten, eguzkitan etzanda, istoriotxoak entzuten, kobazulo misteriotsuren bat aurkitu genuenean...

Hemen dituzue gure argazkitxo batzuk!









2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

GURE KOLORETAKO LEIHOTXOAK

Pasa den asteko proiektu proposamenean kolore ezberdinetako paper zeharargiekin esperimentatzen ibili ginen. Forma eta kolore ezberdinetako kartulinak hartu, hauek puntzoiarekin zulatu eta paper zeharargiak itsatsi genituen bertan. Hauek begietan ipiniz gela osoak kolore ezberdina hartzen zuen! Eta aldiz, bi kolore elkarrekin nahastuz gero, beste kolore berri bat ateratzen genuen!!! Adibidez, urdina eta horia nahastuz gero... berdea ateratzen da! Eta... gorria eta horia nahastuz gero... laranja!!! Horrela genituen koloreez gain beste kolore batzuk ere asmatu genituen!

Baina... ostiralean gelara etorri ginenean.. hara non gure sorpresa! Guk egindako eskulan horiek leihoan zintzilik zeuden ipinita eta eguzkiak ematen dionean ondoko paretan ere kolore horiek ikusten dira! Sorginkeria ote? 



PERRETXIKO ERAKUSTALDIRA IRTEERA



Atzo perretxiko erakustaldira joan ginen. Euria ari zuenez bakoitzak bere aterkia hartu eta binaka eskutik helduta kultur etxera abiatu ginen. 
Bertan pila bat perretxiko ikusi genituen eta bakoitzak koloretako gometsa bat zeukan, berdea, horia edo gorria. Ezetz asmatu gometsa bakoitzak zer esan nahi zuen?

Ondoren perretxikoei buruz hizketan egon ginen eta hauei buruzko berezitasunak ere erakutsi zizkiguten.

Orain jada badakigu perretxikoei buruz zertxobait gehiago!













2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

1st unit: JENNY



Hello familia!!
Badira aste batzuk ingeleseko saioekin hasi ginela. Dakizuen moduan 5 urteko gelan Ready metodologia erabiltzen dugu. Ikasle zein irakasle artean ipuin bat antzezten dugu, behin eta berriz esaldi eta hitzak errepikatuz. Azken finean, geu gara ipuina, geuk kontatzen dugu. Ipuina kontatzeak kontatzen duenari irakasten dio hizkuntza.


1. gai honek 6-7 asteko iraupena izango du eta aste bakoitzean 4 saio ematen dira.




JENNY
Jenny eta Suzy ahizpak dira. Jennyk 5 urte ditu eta Suzyk 10. Behin, Jennyk galdetzen dio bere ahizpari "Suzy, zertan ari zara? eta Suzyk erantzuten dio "pianoarekin jolasten ari naiz". Eta Jennyk esaten du "Suzy, utziko al didazu mesedez, pianoarekin jolasten?. Baina zaharrenak erantzuten du, "ez, txikia zara" eta Jenny negarrez hasten da. Ondoren, Suzy beste jostailu desberdinekin jolasten jarraitzen du eta gauza bera gertatzen da, Jennyk negarrez bukatzen du. 
Lo egiteko ordua iristen da eta Jennyri gauza bat bururatzen zaio. Suzy lo dagoen bitartean, bere oheraino hurbildu eta halako batean garrasi bat ateratzen du "AAAHHH", Suzy seko ikaratu eta negarrez hasten da. Jennyk bere helburua lortu du, Suzy ere negarrez hasten da beraz, bera ere ume txikia da.  

Landuko ditugun hitzak:
JENNY                                JENNY CRYING
SUZY                                  SUZY SLEEPING
PIANO                                JENNY SHOUTING
TEDDY BEAR                   SUZY CRYING


2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

PERRETXIKO ERAKUSTALDIA

Kaixo FAMILIA!
Datorren astelehenean, hilak 30 perretxiko erakustaldira goaz. Horretarako euria egingo balu aterkia ekartzea eskatzen dizuegu. Mila esker!

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

GURE HERRITXOA OSATZEN

Lantzen ari garen gaia HERRIA eta IKASTOLAda. Azken aste hauetan hiru dimentsiotako etxea eta ikastola, material naturalez egindako pertsona, herri bateko planoa, etab. egin ditugu. Proiektu hauek egiten ari ginen bitartean haurren proposamena izan zen herri handi bat osatzea erdiko aretoan. Ideia hau asko gustatu zitzaigun eta gaur erdiko aretora joan gara. Bakoitzak bere planoa, bere etxea eta pertsona hartu eta denon artean herri bat osatu dugu. 

Nahi duenak gure herria ikustera etor daiteke erdiko aretora!