2017(e)ko urriaren 11(a), asteazkena

NEURTZEN!

Aste labur honetako proiektu proposamena ezberdina izan da. Gelako, pistetako eta erdiko aretoko hainbat elementu neurtu ditugu. Oraingo honetan gelaka burutu dugu, izan ere, talde lana eta kohesioaren garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da eta denok batera elkarnanean aritzeko modu paregabea izan da aste honetako proiektua.
Ondoren, hiru gela elkartu eta bakoitzaren neurketak amankomunean jarri ditugu. 
Oso gustura ibili dira metroarekin esperimentatzen!







2017(e)ko urriaren 10(a), asteartea

BIDEO SAIOA ERDIKO ARETOAN

Pasa den asteazkenean lehenengo aldiz bideo saioa erdiko aretoan egin genuen. Zineman bezala egon ginen! Hain ondo geunden lau urtekoak ere gurekin bideoa ikustera animatu zirela. Hemen dituzue argazki batzuk. 
Gaur ere bertara joango gara!






2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

Aste honetako proiektu proposamenak

Aste honetan ETXEA ETA IKASTOLA gaiarekin jarraituz, haurrek proposaturiko proiektu batetik abiatu gara. Aurreko astean 3Dko etxeak eta ikastolak egin genituen eta herri bat sor genezakeela otu zitzaigun.

Beraz aste honetan herri bateko bizilagunak sortuko ditugu material naturalekin.

Bestalde motrizitate fina eta zenbakiak ere landuko ditugu ariketa batzuen bitartez. Ona hemen gaurko argazki batzuk!






2017(e)ko urriaren 3(a), asteartea

AMANTAL BERRIAK ESTREINATZEN

Aurten ere hasi da tenperekin esperimentatzeko unea! Amantal berriak jantzi eta...MARGOTZERA!



LUDOTEKA EZAGUTZEN

Gaurkoan ludotekara joateko aukera izan dugu. Bertan, hezitzaileek ludotekako funtzionamendua azaldu digute eta ondoren...JOLASTERA!
Txoko guztiak arakatu ditugu eta txirrina entzutean dena jaso eta gelara!
Ederki ibili gara!
Nahi dugunean bertara joateko gonbidapena luzatu digute, beraz...LAISTER ARTE!








2017(e)ko irailaren 28(a), osteguna

2017-18 IKASTURTE HASIERAKO FAMILIA BILERA



HONA HEMEN IKASTURTE HASIERAKO FAMILIEN BILERAN EMANDAKO AZALPENAK IKUSGAI

IKASTURTE BERRIA

ONGI ETORRIAK 2017-2018 IKASTURTEKO BLOGERA


AURTEN 2012AN JAIOTAKO IKASLEEN ARGAZKIAK, HORIENTZAKO GOMENDIOAK... IZANGO DITUZUE IKUSGAI BERTAN.


HASIERA EMATEKO HONA HEMEN IKASTURTE HASIERAKO TALDE ARGAZKIAK.



HH05A
IMG_20170913_100205.jpg


HH05B
IMG_20170913_113354652.jpg


HH05C

IMG_7220.JPG